Cookie Politika

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile esperientzia hobe bat eskaintzeko. Gure Cookie Politikan informazio gehiago lor dezakezu. 

Sakatu ONARTU botoia, aurkeztutako informazioa irakurri eta onartu duzula baieztatzeko. Behin onartu ondoren, ez dugu mezua berriro erakutsiko.

ONARTU

Gasolio bidezko burdinurtuzko galdara
SIRENA HFD

  • Errendimendu handia
  • Sirena cal (berogailua)
  • Sirena Mix DUO FD (berogailua eta momentuko A.C.S.)
  • ErP-ra egokitua

    Gasolio bidezko burdinurtuzko galdara

    SIRENA HFD gasolio bidezko tenperatura baxuko galdaren gama bat da, altzairuzko errekuntza-ganbera duena eta errekuntza-errendimendu handia (PCI-arekiko %93tik gorakoa).

    Galdaren gama hau ErP Europako Zuzentarau berriak ezarritako errendimendu eta etiketatze eskaera guztietara egokitua izan da.

    Galdara honek, 2 bertsio ditu: berogailua soilik edo berogailua eta ur bero sanitarioa eta 2 potentzia eskaintzen ditu, 29 eta 40 Kw-koa. Berogailua soilik eskaintzen duen bertsioak hargune hidraulikoak eta elektrikoak dauzka, ur bero sanitarioko inter-metagailu bati konexioa egiteko.

    Sirena HFD Abantailak 

    INSTALAZIO ERRAZA

    Gasolio bidezko tenperatura baxuko galdaren gama honen diseinuaren ondorioz, instalazioa erraza eta azkarra da, serieko ekipamendu osoa duenez gero. Horren baitan daude mintzik gabeko fluxu- etengailua, espantsio-ontzia eta segurtasun bikoitzeko purgadore automatikoak.

    BONBA BIKOITZEKO SISTEMA

    Galdarak bonba bikoitzeko zirkuitu hidraulikoa dauka eta potentzia handiko trukagailu baten bidez, minutuko 17,8 litrotik 22 litrora arteko (bertsioaren arabera) ur bero sanitarioa eskaintzeko ahalmena dauka, 30º C-ko tenperatura gehikuntzarekin.

    TIRO BEHARTUKO 80 MM DIAMETRODUN GASEN IRTEERA

    Erregailuaren diseinu berezia dela eta, tenperatura baxuko gasolio bidezko galdara hau, isolamendu gabekoa den 80mm-ko gasen-irteera sistema batekin instalatu daiteke, baita bere ibilbidean tarte horizontalekin ere, instalazioaren kostua asko murrizten delarik.

    Ez al da bila zenbiltzan modeloa? Ezagutu ezazu tenperatura baxuko galdaren gure gama osoa.

    PROFESIONAL BAT ZARA ETA INFORMAZIO GEHIAGO NAHI?

    Beste produktu interesgarriak

    Zerbitzu Teknikoen lokalizatzailea Domusa Teknik Aurkitu gertuen duzun zerbitzu teknikoa. GEHIAGO IKUSI Bloga Informa zaitez Gure Blogean sartu eta ezagutu zuretzat sortu dugun informazio interesgarri guztia. GEHIAGO IKUSI