Esta web utiliza cookies para optimizar la navegación. Al continuar con su visita, usted acepta el uso de cookies y nuestra política de privacidad. Onartu

Gasolio bidezko burdinurtuzko galdara elektronikoa
SIRENA HFDe

  • Errendimendu handia eta control elektronikoa
  • Sirena CAL FD-e (Berogailua)
  • Sirena MIX DUO FD-e (Berogailua eta modulazio bidezko momentuko UBS)
  • 3 potentzia: 29 eta 52 kW artekoa
  • ErP-ra egokitua

    Gasolio bidezko burdinurtuzko galdara elektronikoa

    SIRENA HFDe gasolio bidezko tenperatura baxuko galdaren gama bat da, burdinurtuzko errekuntza-ganberaduna eta errekuntza-errendimendu maila handikoa (PCI-arekiko %93tik gorakoa).

    Galdaren gama hau ErP Europako Zuzentarau berriak ezarritako errendimendu eta etiketatze eskaera guztietara egokitua izan da.

    Galdara honek, 2 bertsio ditu: berogailua soilik edo berogailua, 29, 40 eta 52 Kw-ko potentziekin eta berogailua + ur bero sanitarioa, 29 eta 40 Kw-ko potentziekin. Berogailua soilik eskaintzen duen bertsioak hargune hidraulikoak eta elektrikoak dauzka, ur bero sanitarioko inter-metagailu bati konexioa egiteko.

    Gasolio bidezko galdara honen funtzionamendua, elektronikoa da oso-osorik eta diseinua berezia dela eta, erabiltzeko oso erraza.

    Sirena HFDe Abantailak

    MODULAZIOZ UR BERO SANITARIOA SORTZEA

    Gama honetako galdarek ACS-ren zirkulazioa-bonba modulatzen duen sistema elektroniko bat daukate, eta horri esker, kontsumorako tenperatura egonkortzen da, beharrezkoa den ur-emaria eta galdaran sartzen den uraren tenperatura gora-behera. Horrek, etxebizitzako tenperatura baxuarekin, keen tenperatura baxuagoekin eta errekuntza-keen beroaren aprobetxamendu maila handiagoarekin lan egiteko aukera eskaintzen du.

    INSTALAZIO ERRAZA

    Gasolio bidezko tenperatu baxuko galdaren gama honen diseinuak eta eskaintzen duen serieko ekipamendu osoak, instalazio erraza eta eraginkorra ahalbidetzen dituzte. Horren baitan, mintzik gabeko fluxu-etengailua, bonba bikoitzeko sistema eta segurtasun bikoitzeko purgadore automatikoak nabarmentzen dira.

    SEGURTASUNA

    Produktuek askotariko sistemak dituzte (ur falta, bonben blokeoa, inertziaren kontrakoa, izotzaren kontrakoa, legionellaren prebentzioa, etab), funtzionamendu egokia eta produktuaren bizitza luzea ziurtatzeko.

    E20 URRUTIKO KONTROLERAKO AUKERA

    Gasolio bidezko tenperatura baxuko galdaren gama honek E20 urrutiko kontrolerako konexiorako aukera eskaintzen du, galdararen funtzionamendu orduak programatu daitezke, une bakoitzean nahi den tenperatura programatu eta galdaran gerta daiteken edozein alarmaren gaineko informazioa eskuratu. Hori guztia, urrutiko kontrola instalatzen den lekutik bertatik.

    Ez al da bila zenbiltzan modeloa? Ezagutu ezazu tenperatura baxuko galdaren gure gama osoa.

    PROFESIONALA ZARA ETA INFORMAZIO GEHIAGO NAHI??

    Beste produktu interesgarriak

    Zerbitzu Teknikoen lokalizatzailea Domusa Teknik Aurkitu gertuen duzun zerbitzu teknikoa. GEHIAGO IKUSI Bloga Informa zaitez Gure Blogean sartu eta ezagutu zuretzat sortu dugun informazio interesgarri guztia. GEHIAGO IKUSI