Cookie Politika

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile esperientzia hobe bat eskaintzeko. Gure Cookie Politikan informazio gehiago lor dezakezu. 

Sakatu ONARTU botoia, aurkeztutako informazioa irakurri eta onartu duzula baieztatzeko. Behin onartu ondoren, ez dugu mezua berriro erakutsiko.

ONARTU

Kontrol elektronikodun altzairuzko galdara
SIRENA He / SIRENA HVe

  • Errendimendu handia
  • Altzairuzko gorputza
  • Kontrol elektronikoa
  • ErP-ra egokitua

Kontrol elektronikodun altzairuzko galdara

SIRENA He-HVe tenperatura baxuko galdara bat da, funtzionamenduan ari denean zarata oso txikia egiten duena. Altzairuzko errekuntza-ganbera dauka eta errekuntza-errendimendu handia (PCI-arekiko %93tik gorakoa).

Galdaren gama hau ErP Europako Zuzentarau berriak ezarritako errendimendu eta etiketatze eskaera guztietara egokitua izan da.

Galdara honek, 2 bertsio ditu: berogailua soilik edo berogailua eta momentuko ur bero sanitarioa eta 2 potentzia eskaintzen ditu, 28 eta 38 Kw-koa. Modu estankoan instalatzeko aukera ere eskaintzen du, galdararen errekuntzarako gelako airearen beharrik izan gabe.

Funtzionamendua, elektronikoa da oso-osorik eta diseinua berezia dela eta, erabiltzeko erraza.

Sirena He/Sirena HVe Abantailak 

MODULAZIOZ UR BERO SANITARIOA SORTZEA

Tenperatura baxuko galdara honek, ACS-ren zirkulazioa-bonba modulatzen duen sistema elektroniko bat dauka, eta horri esker, kontsumorako tenperatura egonkortzen da, beharrezkoa den ur-emaria eta galdaran sartzen den uraren tenperatura gora-behera. Horrek, etxebizitzako tenperatura baxuarekin, keen tenperatura baxuagoekin eta errekuntza-keen beroaren aprobetxamendu maila handiagoarekin lan egiteko aukera eskaintzen du.

INSTALAZIO ERRAZA

Gama honen diseinuaren ondorioz, instalazioa erraza eta eraginkorra da, mintzik gabeko fluxu- etengailudun ekipamendu osoa, bonba bikoitzeko sistema eta segurtasun bikoitzeko purgadore automatikoak direla eta.

SEGURTASUNA

Galdara honek askotariko sistemak ditu (ur falta, bonben blokeoa, inertziaren kontrakoa, izotzaren kontrakoa, legionellaren prebentzioa, etab), funtzionamendu egokia eta produktuaren bizitza luzea ziurtatzeko.

E20 URRUTIKO KONTROLERAKO AUKERA

Gama honek E20 urrutiko kontrolerako konexiorako aukera eskaintzen du, galdararen funtzionamendu orduak programatu daitezke, une bakoitzean nahi den tenperatura programatu eta galdaran gerta daiteken edozein alarmaren gaineko informazioa eskuratu. Hori guztia, urrutiko kontrola instalatzen den lekutik bertatik.

SOINU MAILA BAXUA

Diseinu berezia dela eta, zarata oso txikikoa da.

Ez al da bila zenbiltzan modeloa? Ezagutu ezazu tenperatura baxuko galdaren gure gama osoa.

Beste produktu interesgarriak

Zerbitzu Teknikoen lokalizatzailea Domusa Teknik Aurkitu gertuen duzun zerbitzu teknikoa. GEHIAGO IKUSI Bloga Informa zaitez Gure Blogean sartu eta ezagutu zuretzat sortu dugun informazio interesgarri guztia. GEHIAGO IKUSI