SIRENA HFD gasolio bidezko tenperatura baxuko galdaren gama bat da, altzairuzko errekuntza-ganbera duena eta errekuntza-errendimendu handia (PCI-arekiko %93tik gorakoa).
Galdaren gama hau ErP Europako Zuzentarau berriak ezarritako errendimendu eta etiketatze eskaera guztietara egokitua izan da.
Galdara honek, 2 bertsio ditu: berogailua soilik edo berogailua eta ur bero sanitarioa eta 2 potentzia eskaintzen ditu, 29 eta 40 Kw-koa. Berogailua soilik eskaintzen duen bertsioak hargune hidraulikoak eta elektrikoak dauzka, ur bero sanitarioko inter-metagailu bati konexioa egiteko.
Gasolio bidezko tenperatura baxuko galdaren gama honen diseinuaren ondorioz, instalazioa erraza eta azkarra da, serieko ekipamendu osoa duenez gero. Horren baitan daude mintzik gabeko fluxu- etengailua, espantsio-ontzia eta segurtasun bikoitzeko purgadore automatikoak.
Galdarak bonba bikoitzeko zirkuitu hidraulikoa dauka eta potentzia handiko trukagailu baten bidez, minutuko 17,8 litrotik 22 litrora arteko (bertsioaren arabera) ur bero sanitarioa eskaintzeko ahalmena dauka, 30º C-ko tenperatura gehikuntzarekin.
Erregailuaren diseinu berezia dela eta, tenperatura baxuko gasolio bidezko galdara hau, isolamendu gabekoa den 80mm-ko gasen-irteera sistema batekin instalatu daiteke, baita bere ibilbidean tarte horizontalekin ere, instalazioaren kostua asko murrizten delarik.
Ez al da bila zenbiltzan modeloa? Ezagutu ezazu tenperatura baxuko galdaren gure gama osoa.