Cookie Politika

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile esperientzia hobe bat eskaintzeko. Gure Cookie Politikan informazio gehiago lor dezakezu. 

Sakatu ONARTU botoia, aurkeztutako informazioa irakurri eta onartu duzula baieztatzeko. Behin onartu ondoren, ez dugu mezua berriro erakutsiko.

Onartu

Ganbera bikoitzeko gordailuak
SANIT DCE

    • Altzairu herdoilgaitza
    • Etxeko ur beroaren metagailua
    • Etxeko ur beroaren metagailua
    • Aurrealde elektrikorik gabe
    • Aurrealde elektrikorik gabe

Ur metagailua etxeko ur berorako

SANIT DCE altzairu herdoilgaitzezko inter-metagailuen gama bat da. 100 eta 250 litro arteko ahalmena dauka, eta zutik zein horman instala daiteke. Bilgarri bikoitzeko truke sistema bat dauka, etxeko ur beroa ekoizteko kontrola txertatuta duten galdarekin konbinatzeko.

Abantailak Sanit DCE

BILGARRI BIKOITZEKO TRUKAGAILUA

Ganbera bikoitzeko gordailuak ditu, 100 litrotik 250 litrora arteko ahalmenekoak, etxeko ur beroa ekoitzi eta metatzeko. DOMUSA TEKNIK berogailu galdararekin batera, etxebizitzarako erosotasun maila ezin hobea eman, eta etxeko ur beroaren ekoizpen orekatu eta ekonomikoa eskainiko dizu; betiere, instalazio hidrauliko egokiarekin. Gordailuaren zein bilgarriaren diseinu zainduari esker, inter-metagailuak errendimendu emaitza bikainak ematen ditu. Gainera, galdararekin, eguzki panelekin zein bero ponparekin erabil daiteke.

HERDOILGAITZA

SANIT metagailuak altzairu herdoilgaitzez daude eginda, eta higiene eskakizun zorrotzenak betetzen dituzte. Gainera, material horrek transmisio koefiziente handia dauka, zeinari esker etxeko ur beroa ekoizteko ahalmen handia ematen dion metagailuari. Altzairu herdoilgaitza propietate bikainak dituen materiala da, askatze, oxidazio eta jaulkitzeari dagokienez. Bere gainazalean patina bat sortzen da modu naturalean, eta patina horrek babestu egiten du oxidazioetatik, baita oso korrosiboak diren urak dituzten instalazioetan ere.

ISOLAMENDUA

Termikoki isolatuta dago, moldean injektatutako poliuretanozko bits zurrun batekin. Modelo guztiek dute sarbide aho bat goiko aldean, eta horri esker, errazago garbitzen da inter-metagailua. Halaber, erresistentzia elektrikorako aurreikusitako hargune bat dauka.

Ez al da bila zenbiltzan modeloa? Biomasa galdaretan ditugun aukera guztiak ezagutzera gonbidatzen zaitugu.

PROFESIONAL BAT ZARA ETA INFORMAZIO GEHIAGO NAHI?

Beste produktu interesgarriak

Zerbitzu Teknikoen lokalizatzailea Domusa Teknik Aurkitu gertuen duzun zerbitzu teknikoa. GEHIAGO IKUSI Bloga Informa zaitez Gure Blogean sartu eta ezagutu zuretzat sortu dugun informazio interesgarri guztia. GEHIAGO IKUSI