__header.logo.alt

Domusa Teknikek ateak zabaldu dizkie senideei bere 50. urteurrena ospatzeko

Albisteak

Joan den larunbatean egun oso berezia izan genuen Domusa Tekniken. Aurten gure enpresak 50 urte betetzen dituela eta, ate irekien eguna antolatu genuen, gure gertukoenekin urteurren borobil hau elkarrekin ospatzeko helburuarekin.

ate irekiak

Eguna hasteko, gure senitartekoek gertutik ezagutu ahal izan zituzten gure eguneroko lantokiak. Bisitariak tailerretik zein eraiki berri ditugun bulego berrietatik igaro ziren, gure lantaldeak egunero egiten duen lana eta instalazio berrien erosotasuna bertatik bertara ezagutzeko aukera izanda.

Ondoren, ekitaldi nagusiari eman genion bidea. Bertan bildu ginen guztiok atzera begiratu eta Domusa Tekniken bilakaera gogoratzeko: Josefina Usabiagari omenaldia egin genion, eta ondoren, bideo historikoa proiektatu genuen, bost hamarkada hauetan zehar izandako mugarriak, ahaleginak eta lorpenak berriz ere biziberrituz. Gainera, gaur egungo hainbat elementu sartu genituen denboraren kapsula batean, 25 urte barru berriz irekitzeko asmoz.

Etxeko txikienek ere ezin hobeto pasatu zuten; egunean zehar haurrentzako jolasak eta mago baten ikuskizuna ere izan genituen, festa-giroa eta irribarriak ziurtatuz.

Eskerrik asko larunbatean gurekin elkartu zineten senide guztioi; zuei esker, azken 50 urteak ospatzeaz gain, indarrez beteta ekingo diegu datozen erronkei.

Jarri gurekin harremanetan

Bete formulario hau eta lehenbailehen jarriko gara zurekin harremanetan.

+34 943 81 38 99

Harremanetarako formularioa

Nahitaezko eremuak