__header.logo.alt

Dual Clima HT PRO bero ponpa berria

Domusa Tekniken, urteak daramatzagu zure trantsizio energetikoa errazten duten sistemak sortzen. Gaur, beste urrats bat eman dugu Dual Clima HT PRO bero-ponpa berriarekin, gure Errezilgo lantegian diseinatu eta fabrikatua.

Dual Clima HT PRO aerotermia bero ponpa

Etxean sortutako berrikuntza

Tokiko fabrikazioaren garrantzian sinesten dugu. Erabaki honek berrikuntzarekin dugun konpromisoa eta gure bezeroek guregan jartzen duten konfiantza indartzen ditu.

Gure Dual Clima HT PRO bero-ponpek A+++ ziurtagiria lortzen dute 55ºC-tan. Horrek esan nahi du zure etxean erosotasuna eskaintzen dutela energia-kontsumo optimizatuarekin eta fakturan aurreztearekin.

 

Instalazio eta kudeaketa errazagoa

Badakigu erosotasuna funtsezkoa dela. Horregatik, Kits Air delakoak garatu ditugu, zirkuitu anitzeko klimatizazio-sistemen instalazioa eta kudeaketa errazten dituztenak. Kit hauek bero-ponparekin integratzen dira, zure etxebizitzako zirkuitu guztiak kudeatzeko aukera emanez.

Gainera, gure iConnect aplikazioarekin, kontrola zure esku dago. Kudeatu zure etxeko zona desberdinak modu independentean, tenperatura eta giroa, edozein lekutatik, zure lehentasunetara egokituz.

 

Hurbileko zerbitzua

Gure bero-ponpak Euskal Herrian fabrikatzean, kalitate handiko produktua bermatzeaz gain, zerbitzu tekniko hurbil eta eraginkorra ere eskaintzen dugu. Zure ondoan gaude sor daitekeen edozein zalantza edo behar konpontzeko.

Domusa Tekniken, zugan pentsatuz, hemen egindako klimatizazio-irtenbide eraginkor eta iraunkorrak eskaintzeko lan egiten dugu.

Dual Clima HT PRO-ri buruzko xehetasun tekniko guztiak ezagutzeko,egin klik hemen.

Jarri gurekin harremanetan

Bete formulario hau eta lehenbailehen jarriko gara zurekin harremanetan.

+34 943 81 38 99

Harremanetarako formularioa

Nahitaezko eremuak