__header.logo.alt

Domusa Teknik-ek MONDRAGON Korporazioko Batzorde Iraunkorraren bilera hartuko du gaur Errezilen

Albisteak

Gure 50. urteurrenaren ospakizunekin bat eginez, gaur Errezilen kokatutako gure instalazioetan hartu dugu MONDRAGON Korporazioko Batzorde Iraunkorraren bilera.

Taldearentzat garrantzi berezia duen topaketa honen baitan, Batzorde Iraunkorreko kideek gure instalazioetan egingo dute lan-saioa, eta ondoren, lantegira bisita gidatua egingo dute. Ibilbide horretan, bertatik bertara erakutsiko ditugu gure fabrikazio-prozesu propioak, berrikuntza teknologikorako gaitasuna eta eraginkortasun handiko klimatizazio-sistemen azken garapenak.

Hitzordu hau 50. urteurrena ospatzeko antolatu dugun ekitaldi-programa zabalari gehitzen zaio.

mondragon kontseilu iraunkorraren bisita

MONDRAGON Korporazioko kide izatearen indarra eta kaudimena

Guretzat, MONDRAGON Korporazioko kide izatea balio estrategiko garrantzitsua da. Nazioarteko proiekzioa duen kooperatiba-talde batean integratzeak —80.000 pertsona baino gehiagok osatua— kooperatibaren lehiakortasuna bultzatzen du, zentro teknologikoekin, unibertsitateekin eta taldeko erakundeekin sinergiak sortuz.

Langileen % 90 bazkide diren kooperatiba izanik, korporazio global handi baten indarra eta sendotasuna kudeaketa-eredu hurbil, garden eta konprometitu batekin uztartzen ditu, kalitatezko enplegua sortzea eta trantsizio energetikorako irtenbideak garatzea helburu hartuta.

Jarri gurekin harremanetan

Bete formulario hau eta lehenbailehen jarriko gara zurekin harremanetan.

+34 943 81 38 99

Harremanetarako formularioa

Nahitaezko eremuak