__header.logo.alt

Domusa Teknikek eskaintzen ditu...

…hainbat irtenbide, hala nola bero ponpa aerotermikoak; etxeko ur beroa ekoizteko eguzki sistemak; burdinurtuzko eta altzairuzko galdarak, gasa, gasolioa edo biomasa erregai gisa erabiltzen dutenak; ur beroko intermetagailuak; galdara elektrikoak; hormako gas galdarak; termo elektrikoak, eta gasoliozko erregailuak. Gainera, bere produktuekin batera beste zerbitzu batzuk eskaintzen ditu, hala nola bermearen kudeaketa, zerbitzu teknikoa, prestakuntza, produktua norentzat den kontuan hartuta.

Teknologiarik aurreratuena arrazoizko prezioan merkaturatzea da gure asmoa eta hori lortzeko egiten dugu lan. Produktu praktikoak eta erabiltzen eta instalatzen errazak asmatzen eta garatzen ditugu. Denboran irauten duten kalitate goreneko materialak eta osagaiak erabiltzen ditugu; hori dela eta, berme paregabea eskaintzen diegu erabiltzaileei. Antolamendu mailan eraginkorrak gara, eta kudeaketa eredu aurreratua, fidagarria, serioa eta arrazionala dugu, une oro gure bezeroen beharrei eta iradokizunei erantzutera eta horietarako irtenbideak bilatzera bideratuta. Domusa Tekniken zerbitzu teknikoen sare zabala dugu, gure bezeroen eskakizun guztiei berehala erantzuteko. Gure zerbitzuei buruzko informazio gehiago eskuratzeko, egin klik esteka honetan.

Domusa Teknik

Historia

  • 1976

    Fundazioa

  • 1981

    1. galdara elektrikoaren fabrikazioa

  • 1982

    1. egur galdararen fabrikazioa

  • 1986

    Enpresa handitzea, Errezilera lekualdatuta

  • 1987

    Lehen gaolio galdaraen fabrikazioa

  • 1989

    Errezilgo instalazioak handitzea

  • 1993

    Esport. egitura komertziala eta LTZ ezartzea

  • 1995

    1. gas galdararen fabrikazioa

  • 1996

    Enpresa ziurtagiria ISO 9000 arauaren arabera

  • 1999

    Kooperatiba bihurtzea eta Mondragoneko kide egitea

  • 2004

    Enpresa ziurtagiria ISO 14000 arauaren arabera

  • 2007

    Eguzki gama kaleratzea

  • 2008

    Enpresa zourtagiria OHSAS 18000 arauaren arabera (osasuna eta segurtasuna)

  • 2010

    Zilarrezko Q Saria enpresa kudeaketagatik

  • 2011

    Handitzea, Landetako pabiloi berriarekin Gipuzkoako ETE onenaren saria Hormako gas galdarak merkaturatzea

  • 2012

    Metagailuetarako beste fabrikazio lerro bat Biomasa galdarak merkaturatzea. BioClass

  • 2017

    Dual Clima aerotermia sistemak merkaturatzea

  • 2019

    Bero ponpa hibridoen gama berria

  • 2020

    Wifi bidez konekta daitezkeen pellet galdaren gama berria

  • 2021

    Berokuntzarako eta etxeko ur berorako pellet galdaren gama berria

Jarri gurekin harremanetan

Bete formulario hau eta lehenbailehen jarriko gara zurekin harremanetan.

+34 943 81 38 99

Harremanetarako formularioa

Nahitaezko eremuak