__header.logo.alt

Bero Ponpa Hibridoak

Berotzeko edo hozteko aire/ur motako bero ponpa gailu bat da, airean dagoen energia (berotasuna) aprobetxatzen duena, ura berotzeko edo hozteko, berotasun hori etxearen kanpoaldetik barrualdera “ponpatuz”; gas edo gasolio bidezko sorgailu bat dauka, instalazioari egiten zaion eskaera energia aerotermikoarekin bakarrik ase ezin denean martxan jartzen dena.

Domusa Tekniken aire/ur motako bero ponpa hibridoak monoblok motakoak dira, hau da, beroaren edo hotzaren uretarako transferentzia kanpoaldean dagoen gailuan bertan egiten da, etxe barrura gas hozgarririk bideratu beharrik gabe Gailuen ezaugarrietako bat da efizientzia energetiko handia dutela, “COP” moduan neurtuta, izan ere, aerotermiari laguntzen dio horren errendimendu txarra duenean (oso tenperatura baxuak kanpoaldean). Beste onura handi bat da beti bermatzen duela konforta, kanpoko tenperaturak edozein direla ere, eta, gainera, kanpoko unitatearen potentzia ere dimentsionatu daiteke, tamaina txikiagoarekin.

Bero ponparik onena erosteko prezio merkea eta COP efizientzia maila handia uztartzen dituena da, eta Domusa produktua A+++ mailan sailkatuta dago, hau da, ahal den altuenean, indarrean dagoen araudiaren arabera. Gure bero ponpen gaman aukera ugari daude, bai kanpoaldeko unitateetan, bai ur bero sanitarioa sortzeko instalazioaren barruko osagaietan, eta, horregatik, erreferentziazko hornitzailea gara horrelako produktuen sektorean.

  • Pompe à chaleur hybrides gas condens
    Fusion Hybrid Gas

    Berotzeko, hozteko eta ur berorako bero-ponpa hibridoa

    • Gasolio bidezko sorgailu osagarria
    • 5 eskaintza batera: berokuntza, hozkuntza, ur bero sanitarioa, sorgailu osagarria eta primarioko buffer depositua
    • Berogailua 80ºC-raino
    • Ur bero sanitarioa 70ºC-raino.
    • Ur bero sanitarioaren metagailua, altzairu herdoilgaitzezkoa
    • R32 hozgarri ekologikoa
  • Pompe à chaleur hybrides oil
    Fusion Hybrid Oil

    Bero ponpa hibridoa berokuntza, hozkuntza eta ur berorako

    • Gasolio bidezko sorgailu osagarria
    • 5 eskaintza batera: berokuntza, hozkuntza, ur bero sanitarioa, sorgailu osagarria eta primarioko buffer depositua
    • Berogailua 80ºC-raino
    • Ur bero sanitarioa 70ºC-raino.
    • Ur bero sanitariorako metagailua altzairu herdoilgaitzezkoa da
    • R32 hozgarri ekologikoa

Jarri gurekin harremanetan

Bete formulario hau eta lehenbailehen jarriko gara zurekin harremanetan.

+34 943 81 38 99

Harremanetarako formularioa

Nahitaezko eremuak