Gasolio galdarak
Gasolio galdarak produktu tradizionalak dira, erraz erabiltzen eta mantentzen direnak, eta sendoak, bizitza baliagarri luzekoak. Domusa Teknik liderra da Espainian horrelako soluzioetan, aukera sorta zabalena du: berokuntzarako baino ez diren gasolio galdarak, berokuntza eta ur sanitariorako gasolio galdarak, eguzki galdara hibridoak, etab.
Horrelako galdara bat aukeratzeko orduan, garrantzitsua da makinaren efizientzia kontuan hartzea; efizientzia hori lortzeko tresnarik erabilgarriena kondentsazioko teknologia da, erregai gutxiago kontsumitzea dakarrena.
Merkatuko gamarik zabalena dugu kondentsaziozko gasolio galdaretan, profesional askoren ustez horiek direlako merkatuko gasolio galdararik onenak kalitate/prezio aldetik. Gaur egun, Domusa Teknikeko galdarez hitz egitea gasolio galdarez hitz egitea da, bai eskaintzaren aukeragatik (altzairua, galdaketa, metaketa, tamaina txikia, tenperatura baxua, kondentsazioa, galdara hibridoak, etab.), bai kalitate/prezio posizionamenduagatik.
Kondentsazio galdarak

Tenperatura baxuko galdarak
