__header.logo.alt

Dual Clima HT PRO

Bero Ponpak

  • Berokuntza
  • UBS
  • Hozte
  • Monobloc egitura
  • Temperatura altua 75º berogailurako
  • Pca txikia, hozgarri naturala
  • 6,4 arteko scop-a, efizientzia altua
  • 6 potentzia: 6, 9 ,12, 16, 19 eta 22 kw
  • iConnect konektibitatea
  • A+++ 55ºC-tan
  • Errezilen fabrikatua
  • 5 urteko bermea
  • Adattata a ErP Classe A

Produktu honen katalogoa, eskuliburua edo etiketa energetikoa ikusi nahi baduzu, klikatu hemen

Honako hauen ezaugarriak Bero Ponpak Dual Clima HT PRO

Errezilen (Gipuzkoan) fabrikatutako DUAL CLIMA HT PRO bero-ponpen belaunaldi berriarekin, eraginkortasun handiagoa, errendimendu hobea eta konektibitatea eskura izango dituzu.

DUAL CLIMA HT PRO gama berria errendimendu handiagoa eskaintzeko diseinatu da, energia-eraginkortasun optimizatuarekin (A+++ 55ºC-tan), eta horrek aurrezpen eta erosotasun handiagoa dakar zure etxerako.

iConnect aplikazioarekin, zure etxeko tenperatura kudeatu ahal izango duzu, ekipoaren funtzionamendua doitu, ordutegiak programatu, kontsumo historikoa berrikusi eta gomendio pertsonalizatuak jaso ahal izango dituzu zure sistemaren eraginkortasuna hobetzeko.

DOMUSA TEKNIKen tenperatura handiko aerotermia da etxebizitza berriak klimatizatzeko edo lehendik dauden instalazioetan berrikuntzak egiteko irtenbide berriztagarri ezin hobea.

Airearen doako beroaren aprobetxamenduari esker, teknologia horrekin etxebizitzaren kontsumoa %70 ere murriztu daiteke, beste sistema tradizional batzuekin (erregai fosilen galdarak) alderatuta, ondorioz energiaren fakturan aurreztuta. Ura bulkatzean tenperatura handia hartzen duenez (75ºC-raino), dauden erradiadore instalazioak mantendu daitezke, eta energia berriztagarrietarako trantsizioa erraza eta ekonomikoa da.

Abantailak Bero Ponpak Dual Clima HT PRO

Galdara aldatzeko garaia da? Baliteke teknologia aldatzeko garaia ere izatea
Tenperaturak dena aldatzen du. DUAL CLIMA HT PRO bero ponpak %70 ere murrizten du etxebizitzaren energia fakturaren kontsumo osoa, airearen doako energia erabiltzeari esker.

Harrigarria da zenbat aurrezten den, eta planetarekiko errespetua konbentzitzeko modukoa da
Egiaztatu hurrengo grafikoan. Ikus dezakezunez, karbono aztarna merkatuan dauden beste alternatiba batzuena baino nabarmen txikiagoa da.
R290 gas hozgarria da klimatizazioan gaur egun dagoen soluziorik ekologikoena, eguratsa ez baitu ia batere berotzen. Aerotermia teknologia garbia da, eta ingurumena errespetatzen du.

Teknologia segurua
RITE txartela duen edozein profesionalek instalatu dezake. Monobloc sistemarekin gasak manipulatu gabe instalatu daiteke makina. Ekipo guztiz hermetikoa da, eta gas ihesak gertatzeko edozein arrisku ezabatzen du. Ura baino ez da bidaltzen etxebizitzaren barrura, eta horrek instalazioa asko sinplifikatzen du.

Kalifikazio energetikorik altuena
Airearen energia efizientzia handiarekin (SCOP 6,4) aprobetxatzen denez, Dual Clima HT PRO bero ponpak A+++ kalifikazio energetikorik altuena dauka. Beraz, energiaren fakturaren zenbateko osoa murrizten da.

Bulkatzeko tenperatura 75º arte
Bateragarria lehendik dauden instalazioekin. Dual Clima HT PRO birjartzeko produktu egokiena da, bere bulkatze tenperatura altuari esker. Erradiadoreekin bateragarria da, eta ur bero sanitarioa metatzeko ahalmen txikia behar du.

Osagai hidraulikoak izoztearen aurkako babesa
DUAL CLIMA HT PRO bero ponparen kontrol elektronikoak zirkulazio ponpa eta konpresorea aktibatzen ditu, beharrezkoa bada, uraren tenperatura izozte tenperaturara baino beheragora iritsi ez dadin. Elikadura elektrikoaren mozketa luzeak gertatzen direnean izozterik gertatu ez dadin, bi irtenbide eskaintzen dira:

  • Izotzaren aurkako balbula, uraren tenperatura izozte tenperaturara jaitsiz gero ur zirkuitua deskargatzen duena.
  • Banagailu integratua duten orekatze deposituak, ahalmen txikiko zirkuitu labur batean glikola erabiltzen uzten dutenak eta mantentze lanik behar ez dutenak.
__banner.contacto.imagen_alt

Bezeroen arreta

DOMUSA TEKNIKen zure gogobetetasunarekin konprometitutako pertsonak gara. Konpromisorik gabe, zure beharretara ondoen egokitzen den produktua aurkitzen lagunduko dizugu.

Laguntza

Jarri gurekin harremanetan

Bete formulario hau eta lehenbailehen jarriko gara zurekin harremanetan.

+34 943 81 38 99

Harremanetarako formularioa

Nahitaezko eremuak