Etxean fabrikatzen dugu: Dual Clima HT PRO bero-ponparen efizientziaren sekretua
Domusa Tekniken, beti egin dugu berrikuntzaren eta gure produktu bakoitzaren kalitatearen alde. Gaur, gure konpromisoa sendotzen dugu: gure Dual Clima HT PRO bero-ponpa Errezilen osorik ekoiztea.

Dual Clima HT PRO gure instalazioetan bertan diseinatzean eta fabrikatzean, prozesuaren xehetasun guztiak kontrolatzen ditugu. Horri esker, Domusa Tekniketik ateratzen den bero-ponpa bakoitzean exijentzia-maila altua bermatzen dugu.
Zer esan nahi du horrek zuretzat?
Zure Dual Clima HT PRO bero-ponpa Europako estandar zorrotzenen arabera sortu dela esan nahi du, energia-efizientziari, fidagarritasunari eta iraunkortasunari dagokienez. Emaitza errendimendu handiko ekipo bat da, gaur egungo merkatuaren beharretara egokitua.
Gainera, tokiko ekoizleak garenez, produktuaren kalitatearekiko dugun konpromisoa berresten dugu. Gure instalazioetan beharrezko teknologia eta ezagutza izateak proba zehatzak egitea ahalbidetzen digu, kalitate eta fidagarritasun handieneko produktua bermatuz.
Domusa Tekniken Dual Clima HT PRO aukeratzea klimatizazio-soluzio adimendun eta eraginkor baten alde egitea da, zerbitzu tekniko hurbil, eraginkor eta eskuragarri batek babestuta. Konfiantza da, badakizulako arreta handienarekin eta teknologia aurreratuenarekin diseinatutako eta fabrikatutako produktu batean inbertitzen ari zarela, hemen bertan, geure etxean.