__header.logo.alt

Domusa Teknik IKERLANi batu zaio: beste urrats bat klimatizazio jasangarriaren etorkizunean buru izateko

Albisteak

Badira egun batetik bestera sortzen ez diren aliantzak; urteetan zehar ikuspegia, balioak eta gauzak ondo egiteko gogoa partekatzearen ondorio naturala baitira.

Gaur albiste handi bat eman nahi dizugu: Domusa Tekniken formalki gauzatu dugu IKERLAN zentro teknologikoan bazkide erabiltzaile gisa sartzea. 

domusa teknik ikerlan

Urrats hau ematea ez da erakunde-akordio bat sinatzea soilik. Guretzat, urtez urte landutako lan-harremana finkatzea eta ibilbide luzeko aliantza estrategiko bihurtzea dakar. Zer dugu helburu? Indarrak batzea, klimatizazio berriztagarriko irtenbide eraginkorragoak, isilagoak eta adimentsuagoak lehenbailehen garatzeko.

Helburua: berrikuntzak eta teknologiak benetako erronkei erantzutea

Eraldaketa sakoneko garaia bizi dugu. Etxeak deskarbonizatzeko beharrak, bero-ponpen gorakadak nahiz Europako araudien eskakizunek pauso bat aurrerago joatera bultzatzen gaitu.

Ikerlanekin batzean, ikerketa-ildoak norabidetzean modu aktiboan parte hartzeaz gain, merkatuan dugun esperientzia praktikoa eta haien gihar zientifiko zein teknologikoa uztartzen ditugu, adimen artifiziala, mekatronika edota energia bezalako puntako arloetan.

Baina zer eragin dakar honek guztiak zure egunerokoan? Bada, dagoeneko hiru proiektu nagusi ari gara gauzatzen:

  • Aerotermia isila: Merkatuko bero-ponpa isilenetako bat izango den gama diseinatzen ari gara. Etxebizitzetako instalazioen erronka nagusietako bati erantzuna eman nahi diogu: erosotasun termiko nahiz energetiko handiena eskaintzea, etxe barruko baketasunari eta isiltasunari uko egin gabe.
  • Isurpen zero duen biomasa: Biomasa-galdariei aplikatutako irtenbide teknologiko berriak ikertzen ari gara, partikulen isurpena erabat ezabatzeko. Horrela, etorkizuneko Europako arauei aurre hartuko diegu eta gure ingurunearekin garbia zein errespetuzkoa den energia bermatuko dugu.
  • Adimen Artifizialak lagundutako zerbitzu teknikoa: Adimen artifizial generatiboan oinarritutako laguntzaile tekniko adimentsua garatzen ari gara saldu osteko zerbitzurako. Gure profesional zein instalatzaileei egunerokoan zuzeneko babesa emango diegu, mantentze-lanetan eta intzidentziak azkar konpontzen gidatuz, arreta arinagoa eta zehatzagoa izan dadin.

Partekatutako kooperatiba-ikuspegia

Mondragon Korporazioko kooperatiba garen heinean, enpresa-modelo jasangarria eta berrikuntza ulertzeko modu bera partekatzen dugu Domusa Tekniken zein Ikerlanen: gizartearentzat balioa sortzeko eta trantsizio energetikoaren erronka handiei erantzuteko gai diren benetako irtenbideak garatzea, alegia.

Gainera, erreferentziako industria-ekosistema batera bildu gara, maila goreneko enpresa bazkideekin eskuz esku lan eginez; hala nola Onnera Group, Copreci, Erreka, Fagor, Orona, LKS Next edota ULMArekin, besteak beste.

50 urte baino gehiago daramatzagu irauteko diseinatutako klimatizazio-sistemak sortzen eta ekoizten. Akordio honen bidez berriro ere berresten dugu gure konpromisoa: teknologiarik onena eskaintzen jarraitzea, zure etxeko erosotasuna, gaur inoiz baino gehiago, eraginkorra eta jasangarria izan dadin.

Jarri gurekin harremanetan

Bete formulario hau eta lehenbailehen jarriko gara zurekin harremanetan.

+34 943 81 38 99

Harremanetarako formularioa

Nahitaezko eremuak