Domusa Teknik Intercliman 2026: horrelakoa da gure standean ikusiko duzun klimatizazioaren etorkizuna
Erabaki batzuek, etxean edo eraikuntzan, ez dute faktura bat bakarrik aldatzen; aldatu egiten dute espazioetan bizitzeko dugun modua. Energiak jasangarritasunerantz aurrera egiten duenean eta araudiek gero eta eraginkortasun handiagoa eskatzen dutenean, klimatizazio-sistema bat aukeratzeak ez luke izan behar termino konplexuen labirinto bat edo urte gutxiren buruan teknologia zaharkitu batekin geratzeko beldurra.
Horregatik, irailaren 28tik urriaren 1era, Parisko Interclima azokan izango gara, eraikuntzaren eta energia berriztagarrien sektorearen deskarbonizaziorako Europako erreferentziazko topaketan.
Joateko asmoa baduzu edo trantsizio energetikoa etxebizitzetan eta proiektuetan nola erraztu jakin nahi baduzu, erosotasunari eta diseinuari uko egin gabe, zatoz gure gunera H7.3-J082 standean.

Benetako erantzuna klimatizazio-behar bakoitzerako
Domusa Tekniken, gure instalazioetan bertan diseinatzen eta fabrikatzen ditugu produktuak, betiere etxean bizi direnak, instalazioak egiten dituztenak eta egituren diseinatzaileak gogoan hartuta. Irtenbide eraginkor bat eratzea neurriko jantzi bat jostea bezalakoa da: jantzia ez bada espazioaren benetako neurrietara edo janzten duenaren beharretara egokitzen, ez du bere zeregina betetzen.
Parisko Intercliman argi erakutsiko dugu: trantsizio energetikoa erraz eta eskuragarri egiteko berrikuntzari esker, konponbide fidagarriak, eraginkorrak eta benetan egokigarriak eskain daitezke.
Nanoclima, % 100 barruko aerotermia: Innovation Awards sarietarako izendatutako berrikuntza
Aerotermiaz pentsatzean buruhauste nagusietako bat kanpoko unitatea izaten da —terraza gabeko pisuen zaharberritzeetan, babestutako fatxadetan zein estetika-arau zorrotzak dituzten eraikinetan—. Nola jarri makina hori arkitekturaren itxura hautsi gabe eta leku-arazorik gabe?
Erronka horri erantzuteko, Nanoclima % 100 barrukoa aurkezten dugu. Kanpoko unitatea erabat baztertzen duen aerotermia-irtenbide iraultzailea da, eta Interclimako Innovation Awards sarietara izendatuta dago.
- Fatxadan inolako eraginik ez: Sistema osoa etxebizitza barruan integratzen da, eraikinaren arkitektura errespetatuz eta udalen zein jabeen erkidegoen mugak hobeki ebatziz.
- Energia-aurreztea eta integrazio erraza: Airetik ateratzen du energia, berokuntza eta ur beroa sortzeko, ahalik eta errendimendu handienarekin eta ahalik eta espazio gutxien okupatuta.
Horrek erakusten du ez dagoela metrorik eta estetikarik sakrifikatu beharrik klimatizazio berde batera jauzi egiteko.
Dual Clima HT PRO: potentzia eta tenperatura altua galdarak ordezkatzeko, erradiadoreak aldatu gabe
Jende askok galdetzen dio bere buruari ea egingarria ote den lehendik eraikitako etxebizitza batean aerotermiara jartzea, erradiadoreak lurzoru erradiatzailez aldatzeko obren zurrunbiloan sartu gabe.
Erantzuna Dual Clima HT PRO bero-ponpa dugu. Tenperatura altuan lan egiteko diseinatua, etxearen bihotz berriztagarri gisa aritzen da: ur beroa tenperatura altuan bultzatzeko gai da ezohiko errendimenduari eutsiz, eta, bide batez, lehendik dagoen instalazioaz baliatzea ahalbidetzen du. Erregai fosilei agur esateko biderik azkarrena da.
Geotermia Climalurrekin: lurpeko energiaz baliatzea modu egonkorrenean
Eskari handiko zein exigentzia handiko proiektu energetikoetan egonkortasuna eta eraginkortasuna bilatzen dutenentzat, Climalur geotermia-gamak lurpeko tenperatura konstantea profitatzen du urte osoan zehar etenik gabeko erosotasuna eskaintzeko, kanpoan muturreko hotza zein bero sargorria egin arren.
Biomasa eta biharko erregaiak: Bioclass eta F100 bioerregaietarako prestakuntza
Trantsizio energetikoa ez da egun batetik bestera gertatzen; eraikin edo eremu geografiko bakoitzak bere estrategia behar du.
- Biomasa (Bioclass gama): Pelletaren goxotasuna autogarbiketa-teknologiarekin eta errekuntzako eraginkortasun handienarekin, gutxieneko mantentze-lanarekin lasaitasuna eta erosotasuna bermatzeko pentsatua.
- F100erako prestatutako gasolioa: Deskarbonizaziorantz dihoazen errekuntza-instalazioetarako, % 100 berriztagarriak diren F100 bioerregaiekin lan egiteko prestatutako irtenbideak aurkezten ditugu; hala, karbono-aztarna nabarmen murrizten da, oraindik garaia ez denean ekipoak errotik aldatzera behartu gabe.
Zergatik bisitatu Domusa Tekniken gunea Intercliman?
Gure gailu bakoitzaren atzean ingeniaritza baino askoz gehiago dago: entzun eta erantzuten duten pertsonak daude. Mondragon Taldeko kide izateak eta gure fabrikazio propioa izateak erantzun-azkartasuna, malgutasuna eta hurbileko babes teknikoa bermatzen dizkigu, proiektu bakoitzeko zalantzak erabat uxatuz.
Gure gunea bisitatzen baduzu:
- Aerotermiako azken berrikuntzak bertatik bertara ikusi ahal izango dituzu Parisko Intercliman, izendatutako Nanoclima barne.
- Arreta eta aholkularitza tekniko pertsonalizatua jasoko duzu gure lantalde espezializatuekin.
- Zure proiektu zein berriztatze energetikoak nola erraztu ikusi ahal izango duzu, konpromisoa duen Europako fabrikatzaile batek eskaintzen duen berme eta lasaitasunarekin.
Lortu azokarako zure doako txartela
Gauzak erraztu nahi dizkizugu. Irailaren 28tik urriaren 1era Parisko Interclimara joateko asmoa baduzu, asko poztuko gintuzke gure gunean harrera egiteak.
Ez utzi sarrera azken momenturako. Egin klik esteka hontan, bete inprimakia zure datuekin eta ekitaldirako doako akreditazioa jasoko duzu.
Elkar ikusiko dugu H7.3-J082 standean! Egin dezagun batera klimatizazioaren etorkizuna eraginkorragoa, hurbilagoa eta jasangarriagoa.

