Mondragon Unibertsitatearekin eta Kiderekin bat egin dugu, aire-girotzean eta hotzaren eta lehortze industrialaren sektoreetan ikertzeko
Domusa Teknik-ek lankidetza-hitzarmena sinatu du Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoarekin eta Kiderekin, etorkizuneko ikertzaileak trebatu eta hainbat sektoretako proiektuak zein ekimenak sustatzeko. Zehazki, girotzearen eta konfortaren alorrean, zein hotz eta lehortze industrial eta komertzialarenean jarriko dute indarra.

Lankidetza-prestakuntzarako eta ezagutza-transferentziarako akordio honek lau urteko iraupena izango du hasiera batean. Tarte horretan, hiru erakundeok, besteak beste, ikerketa zientifiko eta teknologikoa, garapen esperimentala, zainketa teknologikoa, bideragarritasun-analisia eta profesionalen trebakuntza jorratuko ditugu elkarlanean.
Hitzarmenak, era berean, kanpoko praktikak aktibatzea aurreikusten du (Gradu Amaierako Lanak, Master Amaierako Lanak edota ikasi eta lan egiteko txandakako modalitatea, esaterako). Horrela, Mondragon Unibertsitateko ingeniaritza-ikasleei bidea erraztuko zaie, enpresek talentu teknologikoa erakartzeko duten premiari erantzun asmoz.
Akordioa berresteko ekitaldian Carlos Garcia Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko koordinatzaile nagusiak, Imanol Oleaga Domusa Teknik-eko zuzendari nagusiak eta Mario Lopez Kideko zuzendari nagusiak hartu dute parte.

