Nanoclima, AUNA Sarietarako eta Innovation Awards-etarako izendatua
Eraikuntza jasangarriaren sektoreak, eraginkortasunaz gain, arkitektura-diseinuen osotasuna errespetatzen duten konponbideetarantz doa gaur egun. Energia-eraldaketarako bide honetan, merkatuko premia errealak ondoen ezagutzen dituztenen onespena jasotzea da norabide egokian garela erakusten duen adierazlerik onena.
Gure azken konponbidea, Nanoclima, sektoreko bi lehiaketa entzutetsutan izendatu dute: Auna Sarietan eta Interclimako Innovation Awards-etan. Izendapen hauek konfiantza-berme sendoa dira biharko etxeak diseinatzeko ardura duzuenontzat.

Espazioaren mugak gainditzea: barne-aerotermiaren abantailak
Duela gutxi arte, buruhauste itzela zen eraikinetan klima-sistema berriztagarriak integratzea. Fatxadetako estetika-arauek, estalki eskuraezinek edo kanpoko espazio-mugek zailtasun haundiak ipintzen zituzten.
Zailtasun hauek errazteko sortu da, hain zuzen ere, Nanoclima. Barne-aerotermiako sistema osoa denez, girotze-teknologia guztia etxebizitza edo lokal barruan instalatzeko aukera ematen du, eta, hala, bertan behera geratzen da kanpoko ohiko unitatea jarri beharra.
Zer abantaila dakarzkio sistema honek zure arkitektura-proiektuei?
- Erabateko askatasuna fatxaden diseinuan: Kanpokaldean ekipamendurik behar ez denez, proiektuek jatorrizko edertasun estetikoari eusten diote, eta erraz egokitzen dira hirigintza-araudi zorrotzetara.
- Instalazio ikusezin eta babestua: Sistema modu trinkoan sartzen da higiezinaren zerbitzu-guneetan. Eguraldi txarretik babestuta dagoenez, osagaien higadura apalagoa da eta bizitza erabilgarria luzatu egiten da.
- Akustika-erosotasun bermatua: Nanoclimaren diseinu akustikoak ekipamendu barruan moteltzen ditu hots-frekuentziak. Isiltasuna barne-ongizatearen alde jartzen da lanean, komunitatera zaratarik eraman gabe eta auzokideei eragozpenik sortu gabe.
- Geure fabrikazioaren fidagarritasuna: Domusa Tekniken geuk diseinatzen eta fabrikatzen ditugu gure aerotermia-sistemak. Horri esker, teknologia fidagarria ziurtatzen dugu, obra bakoitzaren berezitasunetara egokitzen dena, eta eraikuntzako edozein zalantzaren aurrean beti erantzuten duen fabrika-zerbitzu tekniko batekin.
Konfiantza sendotzen duten bi izendapen
Berrikuntzak arkitektura eta ingeniaritza estudioentzako konponbide erreal bihurtzen denean hartzen du zentzua. Horregatik, Nanoclimak aurten jaso duen errekonozimendu bikoitza sariak bermatzen ditu zure memoria teknikoak.
Alde batetik, Auna Sariek iturgintza, klimatizazio eta elektrizitate merkatuko produktuak nabarmentzen dituzte; horretarako, praktikotasuna, kalitatea eta sektoreko profesionalek beren botoen bidez emandako babes zuzena baloratzen dituzte.
Bestetik, Interclimako Innovation Awardsek (eraikuntzaren eta erosotasunaren Europako hitzordu nagusia Parisen) teknika-eskakizun itzela erakusten dute. Edizio honetan, epaimahaiak 278 hautagaitza ebaluatu ditu guztira, eta hauetatik 110 hautatu dituzte. Nanoclima hautatua izanak honen balio bereizgarria azpimarratzen du.
Emaitz hauek garbi uzten dute % 100 barneko aerotermia bideragarria izateaz gain, gaur egungo eraikuntzak eskatzen duen goi-mailako estandarra dela.
Guretzat, berritzea zure proiektuak zaintzea da. Teknologia hau planoetan sartzean, zuzenean obran dabiltzan profesionalen zein nazioarteko kritika adituen babesa duen sistema bat aukeratzen ari zara; etorkizun jasangarriagoa lortzeko diseinatutako sistema, hain zuzen.
Eta orain, zer?
Badakigu memoria bateko xehetasun bakoitzak garrantzia duela eta erabaki tekniko bakoitza arrazoitzeko tresna zehatzak behar dituzula. Energia-errendimendua arriskuan jarri gabe espazio-arazoak kolpe batez konponduko dituen konponbide eraginkor baten bila bazabiltza, Nanoclima sakonago ezagutzera gonbidatzen zaitugu.

