BERO-PONPARAKO UBS METAGAILUA

SANIT HE

  • Altzairu herdoilgaitza
  • Simple intercambio
  • Edukiera: 150 - 200 - 300 L
Imagen bomba de calor sanit he
Icono etiqueta erp clase b
Icono etiqueta erp clase c
Icono certificado 10 años de garantía en el depósito

UR BERO SANITARIOKO METAGAILUA SANIT HE BERO PONPARAKO

Sanit HE zutikako instalaziorako intermetagailu bat da, hodibihurriko truke sistema duena, bero ponpekin konbinatzeko.

SANIT HE BERO PONPARAKO UR BERO SANITARIOKO METAGAILUAREN onurak

Hodibihurriko trukagailua

SANIT HE modeloetan, hodibihurriko trukagailua dimentsionatzeko, kontuan hartu dira laneko tenperaturak eta bero ponpen emariak, ahalik eta truke termikorik handiena lortzeko, eta bero ponparen funtzionamenduan ziklo etenak saihesteko.

Sistema horrekin, metagailu osoa tenperatura homogeneoan mantentzen da, gune hotzak sortzea eragotzita, eta horrek zaildu egiten du legionella moduko bakterioak ugaltzea.

Herdoilgaitza

SANIT HE ur bero sanitarioko metagailuak altzairu herdoilgaitzez daude eginda, eta higiene eskakizun zorrotzenak betetzen dituzte. Gainera, material horrek transmisio koefiziente handia dauka, zeinari esker etxeko ur beroa ekoizteko ahalmen handia ematen dion metagailuari.

Altzairu herdoilgaitza propietate bikainak dituen materiala da, askatze, oxidazio eta jalkitzeari dagokienez.

Bere gainazalean patina bat sortzen da modu naturalean, eta patina horrek babestu egiten du oxidazioetatik, baita oso korrosiboak diren urak dituzten instalazioetan ere.

Isolamendua

Termikoki isolatuta dago, moldean injektatutako poliuretanozko bits zurrun batekin. Bero ponpetarako ur bero sanitarioko SANIT HE metagailu modelo guztiek sarbide aho bat dute goiko aldean, eta, horri esker, errazago garbitzen da intermetagailua. Halaber, erresistentzia elektrikorako aurreikusitako hargune bat dauka.

Dokumentazio teknikoa

Catálogo
CATALOGO SANIT
Etiqueta
ETIQUETA DE PRODUCTO DEPOSITOS ELD
Documentos Producto
DOCUMENTO GARANTIA 2

Catálogo
CATALOGO SANIT
Etiqueta
ETIQUETA DE PRODUCTO DEPOSITOS ELD
Documentos Producto
DOCUMENTO GARANTIA 2

Catálogo
CATALOGO SANIT
Etiqueta
ETIQUETA DE PRODUCTO DEPOSITOS ELD
Documentos Producto
DOCUMENTO GARANTIA 2

Manualak

Manual
MANUAL SANIT 100-300, S, SE, DC, DCE ESPANOL

Manual
MANUAL SANIT 100-300, S, SE, DC, DCE ESPANOL

Manual
MANUAL SANIT 100-300, S, SE, DC, DCE ESPANOL

Zuretzat interesgarria izan daiteke

Fusion TRIO

Dena batera duen Fusion TRIO modulu hidraulikoak berokuntza, hozkuntza eta ur bero sanitarioa instalatzeko behar den ekipamendu osoa dauka, inertziako deposituarekin.


  • Instalatzen erraza, dena batera
  • Pellet depositu integratua
  • Ur berorako depositua, altzairu herdoilgaitzezkoa
  • Ekipamendu osoa

Fusion HE

Dena batera duen Fusion HE modulu hidraulikoak berokuntza, hozkuntza eta ur bero sanitarioa instalatzeko behar den ekipamendu osoa dauka.


  • Ur berorako depositua, altzairu herdoilgaitzezkoa
  • Ekipamendu osoa
  • Modulu hidrauliko integratua

BT Trio

BT TRIO inertziako depositua aerotermiako berokuntza zirkuitu itxietan erabiltzera zuzenduta dago, eta ur bero sanitariorako metagailua du integratuta.


  • Primarioaren eta ur bero sanitarioaren metaketa
  • Altzairu herdoilgaitzezko ur beroa metatuta
  • Hozte eta berokuntzarako
  • Ur bero sanitarioaren 200 l-ko edukiera
  • Gaitasunak: 50 eta 80 L inertzia

Dual Clima R

DOMUSA TEKNIKek aire-ur DUAL CLIMA R bero-ponpen sorta bat eskaintzen du, eta soluzio-sorta oso bat sorgailuen energia-aprobetxamendua optimizatzeko eta etxean erabiltzeko ur bero sanitarioa biltegiratu eta banatzeko.


  • Berorako aire-ur ponpa
  • Gas hozgarriak manipulatu beharrik gabeko instalazioa
  • Atmosfera berotzeko ahalmen txikiko hozgarria (R32)
  • A+++ efizientzia energetiko altua

Sanit HE DS

Sanit HE DS zutikako instalaziorako intermetagailu bat da, hodibihurriko truke sistema duena, bero ponpekin eta sistema osagarriekin konbinatzeko.


  • Altzairu herdoilgaitza
  • Truke bikoitza
  • Gran superficie de intercambio
  • Edukiera: 200 - 300 l

BT 50

BT 50 inertziako depositua hozteko edo berotzeko zirkuitu itxietan erabiltzera zuzenduta dago. Deposituak klimatizazio instalazioaren bolumen osoa handitzen du, eta, horrela, gailuak abio gutxiago egiten ditu hotza edo beroa sortzeko.


  • Tamaina txikia
  • Primarioko metagailua
  • Hozkuntzarako eta berokuntzarako
  • Edukiera: 50 l

BTS 100-150

Bero ponparako bereizgailua duen inertzia-biltegia.


  • Izotz-kontrakoaren bolumena murrizten du
  • Primarioko metagailua
  • Hozkuntzarako eta berokuntzarako
  • Edukiera: 100 eta 150 l
Imagen miniatura bomba de calor sanit he