Aerotermiari buruzko webinarra: Barne-klimatizaziorako irtenbideak, proiektu eraginkorretarako
Proiektuetako energia-eraginkortasuneko eskakizunak merkatuko irtenbideak baino azkarrago doazela sentitzen al duzu?

Espazio jasangarriak diseinatzeak ez luke puzzle arkitektoniko bilakatu behar. Halere, energia berriztagarriko klimatizazio-sistemak txertatzean, ohiko oztopoak agertzen dira: kanpoko espazio mugatua, araudi estetiko zorrotzak, fatxadetako unitate zaratatsuak edo lehendik dauden instalazioak egokitzeko konplexutasuna.
Aerotermia karbono-aztarna murrizteko biderik onenetakoa dela badakizu. Merkatuak eraikin eraginkorragoak eskatzen dituela ere badakizu. Baina, horrez gain, badakizu kanpoko unitatea jartzea benetako buruhaustea izan dela orain arte obra askotan.
Oztopo hauei konponbidea bilatzen laguntzeko, aerotermiari buruzko gure hurrengo webinarrera gonbidatu nahi zaitugu.
Zer ikasiko duzu aerotermiari buruzko webinar honetan?
Saio tekniko honetan, espazio- eta integrazio-oztopoak, diseinu-abantailetan nola bilakatu erakutsiko dizug
- Nanoclima, % 100 barneko aerotermia: Ezagutu eraikinaren barruan erabat integratzeko pentsatutako teknologiaren funtzionamendua. Fatxadetan eragin bisualik gabe, kanpoko zaratarik gabe eta malgutasun arkitektoniko handienarekin.
- Dual Clima HT PRO eta osagarriak: Tenperatura altuko bero-ponpa honen ezaugarriak aztertuko ditugu. Bikaina da erreforma- zein ordezkatze-proiektuetarako, errendimendu altua eta lehendik dauden igorleetara egokitzeko gaitasuna eskatzen denean.
- Erantzun praktikoak benetako zalantzei: Aurkezpena amaitzean, dituzun zalantza guztiak galdetu eta argituko dizkizugu.
Ezingo duzu zuzenean parte hartu? Ez kezkatu! Eman izena berdin-berdin eta grabazio osoa bidaliko dizugu, nahi duzunean lasai ikus dezazun.
Hizlariak
Hizlari hauek arituko dira webinarrean:
- Mikel Argoitia – Marketin eta Bezeroen Zerbitzuetako zuzendaria.
- Enrique Adrada – Preskripzio Komertziala.
Biek ikuspegi tekniko zein hurbila eskainiko dizute, eta gure irtenbideek transizio energetikoa nola errazten duten erakutsiko dizute, zure lana sinplifikatuz.
Ekitaldiaren xehetasunak
- Data: Irailak 17.
- Ordua: 10:00
- Iraupena: Ordu bat.
- Nori zuzendua: Arkitekturan, ingeniaritzan eta instalazio-preskripzioan diharduten profesionalei.
Izena eman
Klik batera duzu zure proiektuetan jasangarritasuna erraztea. Bete formularioa eta ziurtatu zure lekua webinarrean parte hartu edo grabazioa jasotzeko.
Productos relacionados
Dual Clima HT PROTenperatura handiko aerotermia berokuntza, hozketa eta ur berorako
- Monobloc egitura
- Temperatura altua 75º berogailurako
- Pca txikia, hozgarri naturala
- 6,4 arteko scop-a, efizientzia altua
- 6 potentzia: 6, 9 ,12, 16, 19 eta 22 kw
- iConnect konektibitatea
- A+++ 55ºC-tan
- Errezilen fabrikatua
NANOCLIMABarneko bero-ponpa
Tenperatura altuko aerotermia
Ekipamendu osoa
75ºC-ko tenperatura altua berokuntzarako
R290 hozgarri naturala
4 kW
iConnect konektibitatea
A++
NANOCLIMA HDXBarneko bero-ponpa metagailuarekin
Tenperatura altuko aerotermia
Etxeko ur berotarako (EUB) metagailu herdoilgaitzarekin
Ekipamendu osoa
75ºC-ko tenperatura altua berokuntzarako
R290 hozgarri naturala
4 kW
iConnect konektibitatea
A++

