Cookie Politika

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile esperientzia hobe bat eskaintzeko. Gure Cookie Politikan informazio gehiago lor dezakezu. 

Sakatu ONARTU botoia, aurkeztutako informazioa irakurri eta onartu duzula baieztatzeko. Behin onartu ondoren, ez dugu mezua berriro erakutsiko.

ONARTU

Domusa Teknik, 1976tik konfort produktuak egiten eta merkaturatzen

PRIBATUTASUN POLITIKA

ZURE DATU PERTSONALEN TRATAMENDUAREN ARDURADUNA

Izena: DOMUSA CALEFACCION Koop. E. – NIF F20080784
Posta-helbidea: San Esteban auzoa z/g - 20737 Errezil
Telefonoa: 943813899
Posta elektronikoa: info@domusateknik.com

ZURE DATU PERTSONALEN TRATAMENDUAREN HELBURUA

Jasotako datu pertsonalen helburua formulario bakoitzean adieraziko da:

  • “GUNE PROFESIONALA” formularioa: Bermeen eta zerbitzu teknikoen, publizitatearen eta prospekzio komertzial eta zerbitzuei buruzko komunikazio elektronikoen kudeaketa.
  • “GUREKIN LAN EGIN” formularioa: Etorkizuneko hautapen prozesuetarako hautagaien datuen kudeaketa.
  • “BEZEROEN ARRETA” formularioa: Kontsulten kudeaketa.
  • “DOMUSA TEKNIK, BAI ESAN” formularioa: Kontsulten kudeaketa.
  • “KONTAKTUA” formularioa: Kontsulten kudeaketa.
  • “ZERBITZU TEKNIKOEN LOKALIZATZAILEA” formularioa: Kontsulten kudeaketa.
  • “KONFIGURATZAILEA” formularioa: Kontsulten kudeaketa.

Atal honetan aipatutako web formularioez gain, Domusa Calefaccion Koop. E.k datuak jasotzen ditu paperezko euskarrietan, prospekzio komertzialetan, sektoreko azoketan, etab. Aurretik aipatu bezala, datu pertsonalen helburua beti jakinaraziko da datuak jasotzeko unean.

ZURE DATUAK ZENBAT DENBORAN GORDEKO DITUGU

Emandako datu pertsonalak, interesdunak ezabatzeko eskatu ezean, gorde egingo dira.

ZURE DATUEN TRATAMENDURAKO LEGITIMAZIOA

Formularioen bidez jasotako datuen erabilerarako legitimazioa formulario bakoitzean eskatzen den baimenean oinarritzen da.

ZURE DATUEN KOMUNIKAZIOA – ZURE DATUEN LAGAPENA

Zerbitzuak emateko hirugarren enpresengana jo beharko bagenu, Domusa Calefaccion Koop. E.ak formularioen bidez jasotako datuak formularioaren helburua betetzeko beharrezkoak diren datuak soilik lagako ditu. Hirugarren enpresek debekatuta dute eman zaien informazioa beste helburu baterako erabiltzea.

ZURE ESKUBIDEAK DATUAK EMATEN DIZKIGUZUNEAN

Formularioen bidez datuak ematen dituen edonork eskubidea izango du:

  • Datu pertsonaletara sarbidea eskatzeko.
  • Zuzentzeko edo ezabatzeko eskatzeko.
  • Tratamenduaren mugatzea eskatzeko.
  • Tratamendua ukatzeko.
  • Datuak eramateko.

Eskubide horiek egikaritzeko idatzi bat bidali beharko duzu info@domusateknik.com helbide elektronikora edo hurrengo posta-helbidera:

DOMUSA CALEFACCION Koop. E.
San Esteban auzoa z/g, 20737 Errezil, Espainia

DATUAK ESKURATZEA

Domusa Calefaccion Koop. E.k paperezko euskarrietan, prospekzio komertzialetan, sektoreko azoketan, etab.etan datu pertsonalak eskuratzen ditu eta horien tratamendua Datuen Babeserako Erregelamendu Orokorrari jarraikiz egiten du.

Eskuratzen dituen datuak honako hauek dira:

  • Identifikazio datuak
  • Posta edo posta elektroniko helbideak
  • Informazio komertziala

COOKIEN ERABILERA

Zer dira cookieak?

Cookieak gure webgunera sartzen zarenean zure ordenagailuan deskargatzen diren fitxategiak dira eta hemen azaltzen diren helburuak dituzte. Edukiaren erabilera osorako eta webguneko funtzio pertsonalizatuak erabiltzeko beharrezkoa da zure ordenagailuko edo gailu mugikorreko nabigatzaileak cookieak onartzea. Ohikoa izaten da zure nabigatzaileak lehenetsita izatea hori, baina aukera hori aldatzeko aukera daukazu.

Nola erabiltzen ditu Domusa Calefaccion Koop. E.ak cookieak?

Nabigazioen informazioa jasotzeko erabiltzen dugun aplikazioa Google Analytics da, honek gure orrialdeen erabiltzaileen neurketak eta azterketa zerbitzuak eskaintzen dizkigu.

Jasotzen den informazioa honako hau izaten da: bisitatu diren webguneko orrialde kopurua, hizkuntza, gure albisteak argitaratzen diren sare sozialak, IP helbideari lotutako herria edo lurraldea, erabiltzaile kopurua, maiztasuna eta errepikatzen direnen kopurua, bisita denbora, nabigatzailea eta eragilea edo terminal mota. Halaber, hirugarren batzuen aplikazioek datuak erabili ditzakete zerbitzuak hobetzeko eta beste enpresa batzuei zerbitzuak eskaintzeko.

Informazio hori gure webgunea hobetzeko erabiltzen dugu, behar berriak detektatu eta hobekuntzak ezartzeko gure erabiltzaileei zerbitzu hobea eskaintzeko helburuarekin. Esaterako, erabiltzaileen bisitak nabigatzaile edo terminal erabilienei egokitzeko.

Webgune honetako cookieak ez dute informazio konfidentzialik biltzen (izena, helbidea, etab.). Hala ere, nabigatzailea konfiguratu dezakezu cookieak baztertzeko edo onartzeko, edo nabigatzailea, ordenagailua edo gailu mugikorra itxi eta gero cookie horiek automatikoki ezabatu daitezen.

CURRICULUM VITAEKO DATU PERTSONALEN ERABILERA

Domusa Calefaccion Koop. E.ren izenean zuk helarazitako informazioa kudeatzen dugu, gure erakundean hutsik geratzen diren lanpostuen berri izan dezazun. Datuak lanpostu bat izendatu arte edo zuk zeuk datuok ezerezteko eskubidea egikaritu arte gordeko dira. Beraz, zure datu pertsonaletara sarbidea izango duzu, zuzenketak egin ahalko dituzu edo ezabatzea eskatu ahalko duzu. Datuak ez zaizkie hirugarrenei helaraziko.

Zerbitzu Teknikoen lokalizatzailea Domusa Teknik Aurkitu gertuen duzun zerbitzu teknikoa. GEHIAGO IKUSI Bloga Informa zaitez Gure Blogean sartu eta ezagutu zuretzat sortu dugun informazio interesgarri guztia. GEHIAGO IKUSI