Salmenta osteko eta Bezero Arreta Teknikoko teknikaria
Eskaintzaren deskribapena:
Domusa Teknik enpresan, MONDRAGON korporazioaren barruan dagoen kooperatiban, gure taldera batzeko Posventa – SAT teknikari baten bila gabiltza, Errezilen (Gipuzkoa).
Helburu nagusia bezeroari saldu osteko esperientzia bikaina bermatzea izango da, zalantzak argituz, gorabeherak kudeatuz eta gure kolaboratzaile-sarerari prestakuntza teknikoaren bidez balioa emanez.
Funtzio nagusiak, besteak beste, honako hauek izango dira:
• Kontsulta, kexa eta erreklamazio teknikoei telefonoz edo aurrez aurreko bisiten bidez erantzun eta kudeatzea.
• Laguntza eta aholkularitza tekniko aurreratua eskaintzea Laguntza Teknikoko Zerbitzuen (SAT) sareari, konponketa konplexuen aurrean.
• Gure ekipoen ezaugarriei, erabilerari eta instalazioari buruzko prestakuntza-ikastaroak ematea bezeroei, SATei eta instalatzaileei.
Lanpostuaren betekizunak:
Postua Aerotermia sistemetan ezagutza sendoak dituen Ingeniaritza Teknikoko edo industria/mekanika/elektrika adarretako gradu baliokideko profesional batentzako da.
Postu honetarako ezinbestekotzat jotzen ditugu frantses eta/edo ingeles maila ona izatea, Gas Fluoratuen Manipulazioko karneta/ziurtagiria edukitzea eta erreklamazioak profesionaltasunez kudeatzeko gaitasuna izatea.
Zer eskaintzen dugu:
• Klimatizazioaren sektorean 50 urte baino gehiagoko esperientzia duen enpresa dinamiko batean sartzea, nazio mailan presentzia handia eta nazioarteko proiekzioa duena.
• Garapen profesionalerako aukera, kudeaketan inplikatutako lantalde hurbil baten parte izanez.
Antzerako zereginetan esperientzia izatea baloratuko da.
Interesdunek bidali CVa helbide honetara: personal@domusateknik.com

